1/22/2010

Eskola Agenda 21 Eguna

Urriaren 28an, urtero lez, Eskola Agenda 21 Eguna ospatu dugu gure ikastolan. Ikastolako maila guztiek parte hartu dute. Eneko Arranzek eta Aitor Uriartek aurkeztu dute ekitaldia eta hasteko aurreko urteetan egindako argazkiak ikusi ditugu. Jarraian HHko ikasleek koloreei buruzko kantu bat eskaini dute eta gero LHko ikasle batzuek  Etxahun Lekuek idatzitako bertso bat kantatu dute. DBHko ekoordezkariek energia kontsumoari buruzko antzerki-lan labur bat eskaini dute eta amaitzeko bidezko merkataritzako zortzi baloi banandu ditugu. Zoritxarrez soinua ez da batere ona, baina ondo pasa dugu, IKUSI BESTELA GURE BIDEOA.