2/14/2010

URAREN KUTSADURA

 ( DBH1A-ko Nereak ekoiztutakoa )


Ur kutsatuak ondorio kaltegarriak sor ditzake gure gorputzean. Horren ondorioz gaixotasunak sortzen dira: kolera, tifusa, salmonellosia, difteria... Gaixotasun  hauen eragile nagusia ura da eta beraz, urtegietatik herrietarako bidean ura araztegietara sartzen da.




  • Lehenengo, ozonizazioa egiten da, hau da, urarekin datozen solido handi guztiak kendu eta lehenengo desinfektazioari ekiten zaio. Tratamendu honekin uretan disolbatuta dauden hainbat metal oxidatu egiten dira. 



  • Ondoren, dekantazio-tangara eramaten da ura han, uretan dauden solido txikiak likidotik banatzen dira, solidoak ondoratu egiten dira eta ur garbia goitik ateratzen da. 



  • Gero, hondarrezko iragazkia eta desinfekzioa egitera eramaten da, hau da, solidoak likidotik guztiz banantzeko , iragazi egiten dira. Kloroa gehitzen zaio desinfekzio-lanak egiteko.

  • Ostean, prozesu guztiak bukatuta, ura edateko prest dagoenean, biltegi nagusira eramaten da ur guztia bildu ondoren banaketari ekiteko. Banaketa horrela egiten da: Araztegitik ateratako ura etxebizitzetara zein iturri publikoetara banatzen da.



Gaixotasunak:

  •      Kolera: eritasun larria eta kutsakorra, Vibrium comma baziloak sortua, etorkiz Indiakoa. Bere ondorioak: beherakoak, gorakoak, arranpak eta ahuleria handia dira. Gaur egun eritasun endemikoa da Indian, eta baita goi mailako landare eta alga batzuetan ere.



  •     Tifusa:  Rickettsia generoko bakterioek eragindako gaitz multzoa da. Tifus guztiek antzeko ondorioak dituzte: buruko mina, sukar handia, hotzikarak, larruazaleko orbanak eta egundoko nekea dira.



  •     Salmonelosia: “salmonella” izeneko bakterioak eragindako gaixotasun multzoa da. Ur eta janari kutsatuen bidez transmititzen da. Oilasko, esnekiak eta arrautza elikagai arriskutzuenak dira.



  •      Difteria: eritasun infekzioduna, kutsakorra eta epidemikoa, zenbaitetan oso larria izan daitekeena.


Ura hiru eratara kutsa daiteke:

  •     Lurzoruaren kutsaduraz: ongarriak lurrera botatzeak, abereen hondakinak eta uretan disolbatutako pestizidak.



  •      Industriek sortutako kutsadurak: meategien mineralek, transformazio-industrietako gas kutsakorrek, ibilgailuen gasak eta olioak, zentral nuklearretako ur beroak eta itsasontzietako istripuek.



  •      Hirietako kutsadura: etxeetako uren kutsadurak, estolda urak eta putzu septikoak eta kontrolik gabeko zabortegiak.