11/25/2008

Gure inguruko txoritxuek

Ohartu zarete ikastola inguruko zenbait zuhaitzetan zulo borobildun kutxatxoak daudela? Bai, ezta? Eta zertarako izango ei dira? Urtxintxentzat? Argitxoren bizilekua? Ez, ordea! Mozolo berdeek txorientzat jarritako etxolak dira! Aurreko udaberrian eskaileratan gora eta behera ibili ziren kutxatxoak jartzen; beti ere, David-en aholku eta zaintzapean.




Udazken honetan gainera, txorientzako janari-poltsak jarri dituzte, joan zaitezte ikustera bestela gure gorosti ederraren atzean dagoena. Eta ez badakizue zer txori mota bizi daitekeen babestokiotan, ikusi bideoa.

txori-kutxak-019.jpg