11/23/2008

Mozolo, eutsi inguruneari!

Aupa mozoloak!

Ikasturte honetan ere, Eskola Agenda 21-eko eginkizunei eutsi beharko diegu. Aurrekoan, hondakinen inguruko hainbeste helburu gauzatu barik utzi genituen eta gutxi ez bada ere, oraingoan, paper eta ikasmaterial-kontsumoa ere murrizten ahalegindu beharko gara. Lan totoloa geurea, baina berdin zaigu, ezta? Ingurunea zaindu eta Lur planeta guztiontzako bizileku atseginagoa bilakatu gura dugu eta. Guztion artean gure aztarna ekologikoa txikituko dugu!

Eutsi goiari, mozoloak!

Birziklatzen